“Gure osasun mentala zainduz, mundua alda dezakegu!”
Pandemia hasi zenetik, gaixotasun mentalen kasuek gorakada itzela izan dute. Hori dela eta, psikologoen kontsultak jendez gainezka daude, beraz, hainbat eta hainbat pertsonek laguntza profesionalik ez jasotzea erabakitzen dute. Halere, laguntza da oztopo hori gainditzeko bide bakarra; hortaz, web horrialde honen bitartez pertsona horien bizitza erraztu nahi dugu, gure esku dagoen guztia eginez. Psikologo batekin hitz egiteko zailtasunak dituzten jendea laguntzea da gure xedea, ezinbestekoa baita gure osasun mentala lantzea.
Horretarako, web orrialde honetan orokorrean osasun mentalari buruzko informazioa txertatu dugu, gai tabu honi amaiera emateko nahian. Era berean, hainbat gaixotasun mentalei buruzko informazioa eskaintzen dugu, ezinbestekoa baita laguntza bilatzeko momentuan zer nolako gaixotasun euki ditzakezun jakitea. Gainera, laguntzeko modu anitzak ere txertatu ditugu gure web-orrialdean, errazagoa bilakatzeko osasun mentala zaintzea. Ildo beretik, osasun mentalari buruzko informazioa eta guk sortutako jolas bat erantsi dugu.
EKIN DIEZAIOGUN MUNDUA HOBETZEARI!






Goiko inprimaki horrekin jasotako emaitzak interpretatu ditugu, eta hona hemen ateratako datuak!