GURE JOLASAK

Horrelako gaixotasunak ekiditeko jolas batzuk prestatu ditugu. Jolastu nahi izatekotan, inprimatu eta ekin iezaiozu jolasteari!

9x9ko sudoku batzuk utzi dizkizuegu eskura. Erabili 1etik 9ra bitarteko zenbakiak Sudokua osatzeko, baina ilara, zutabe eta karratu handi berean ezin dira zenbakiak errepikatu.
Erabili zenbaki bakoitza behin ilara, zutabe eta lauki bakoitzean. Horrez gain, zailtasunaren arabera ordenatu ditugu, baina hala ere errazegia egiten bazaizue, honako hau proposatzen dizuegu: lagunekin lehiatu, ea nork osatzen dituen azkarren sudoku guztiak!

Inprimatzeko linka: https://drive.google.com/drive/folders/1g8reWY31ofAWOSIQQk91NPEgGPTP97PA?usp=sharing

 

Karta batzuk sortu ditugu, eta hauek binaka berdinak dira. Baina, zertan datza jolasa? Kartak mahaiaren gainean jarri behar dira, baina buruz behera. Ostean, karta horietako biei buelta eman behar diezu, eta berdinak badira, aurrera jarrai dezakezu, prozesu hau errepikatuz. Berdinak ez badira, ostera, utzi karta biak buruz behera berriz. Jokua amaituko da karta guztiei buelta emanda geratzen direnean.

Hona hemen inprimatzeko linka: https://drive.google.com/drive/folders/1n2v82WkA6NAh9Eb5quV-wocWMjFypvLP?usp=sharing

Entretenigarria, osasuntsua eta doakoa! Mila esker zuen laguntzagatik!

Izaro Lavin