NOLA LAGUNDU

Nola lagundu dezakegu arazo mentala duen pertsona bat?

  • Informatu zaitez: Alde batetik, pertsonak pairatzen duen sintoma zertan datzan jakin behar dugu, eta, bestetik, pertsona hori egoera nola bizitzen ari den jakin behar dugu. Beraz, aurreiritzietik libratuko gaituen eta enpatia handiagoa sortuko duen ezagutza eskuratu behar dugu.
  1.  

  • Lagundu, baina dramatizatu gabe: Ondoan dugun pertsonak gaixotasun mental bat duenean, gure pazientzia eta enpatia erabili behar ditugu. Horrela, harengana iritsi ahal izango gara laguntzeko. Normala da nahastuta eta bakarrik sentitzea. Erakutsi behar diogu ez dagoela isolatuta. Hori ulermenetik egin behar da, baina ez errukitik, beste pertsona gutxietsita sentitu daiteke-eta.
  • Ez babestu gehiegi: Oso ohikoa da beste pertsonaren alde dena egiten saiatzea, erosketak egitera joaten garenean edo medikuaren hitzorduak kudeatzen ditugunean. Alde horretatik, zenbait gaixotasun-pribilegio eskaintzen ari gatzaizkio, erosotasun faltsu bat sortzen dutenak. Ez dugu bere bizitza kudeatu behar, ezta bere zereginak egin behar ere.
  • Joan psikologo batengana: Terapia psikologikoa gaixotasun mentalean laguntzen duten pertsonei ere zuzenduta dago. Gure bikotekideak depresioa izatea edo lagun batek antsietate-nahasmendua izatea oztopo bat da. Hemen, beharrezko tresnarik ez dugunean, bilatu behar dugu laguntza. Terapia psikologikoak izugarri hobetzen du terapia hori egiten duten pertsonen bizi-kalitatea, haien motibazioa, autoestimua eta osasun mentalaren egoera areagotu egiten baitira, aholkularitza profesionala jasotzeko arrazoia edozein dela ere.
  • Zaindu zure hizkera: Esaten dugun guztiak eragina du geinerako pertsonengan. Alderdi hori garrantzitsua da une txar bat pasatzen ari den batentzat. Esaldiak negatiboak badira, autoestimuari kalte egin diezaiokete. Ondorioz, konparaketara, errukira edo justifikaziora jotzen duen hizkuntza saihestu behar dugu.

Laguntza psikologiko profesionala ezinbestekoa da